Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Zelaieta, Julen

Descripción

Título
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako izenburua
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Errealaren lorpenak aipatu nahiko nituzke;
Melodia
Larogeita hamar urte
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
33
Número
592
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2013-06-13

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-13 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errealaren lorpenak
aipatu nahiko nituzke;
denboraldi ahaztezin hau
edozein taldek nahi luke!
Barsa, Atlhetic, Atletico,...
garaipen haina ezuste;
kritikak, ta aurkariak,
biak gainditu dituzte. (ber)
Laugarren postua lortu
ta balentriaren truke
Txanpions-ean jokatzeko
txartela eskutan dute.
Lortu dena, ospatzeko
modukoa da nik uste;
ai, nork imajinatu hau
orain dela hiru urte? (ber)

Eguberri parte hortan,
zenbat “Montanier dimision!”
orain joan dela eta:
”zaleak aunitz zor zion,...”.
Hankak lurrean jartzeak
igual, egingo digu on,
nola kanporaketa bat
gure esperuan dagon; (ber)
presta bitez, Shalke, Zenit,
Milan, Arsenal ta Lyon!
nahiz ta ez diren berdinak
”Europa League” ta “Txanpion”,
jokatu ahal izate hutsa
ze gozamen, ze zorion!
behin aukera izango ta
beldurrez ezin da egon! (ber)