Bertsos - View details   To know more about this section

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Zelaieta, Julen

Description

Title
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako izenburua
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Errealaren lorpenak aipatu nahiko nituzke;
Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
33
Number
592
Pages
8
Publication / printing date
2013-06-13

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-13 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errealaren lorpenak
aipatu nahiko nituzke;
denboraldi ahaztezin hau
edozein taldek nahi luke!
Barsa, Atlhetic, Atletico,...
garaipen haina ezuste;
kritikak, ta aurkariak,
biak gainditu dituzte. (ber)
Laugarren postua lortu
ta balentriaren truke
Txanpions-ean jokatzeko
txartela eskutan dute.
Lortu dena, ospatzeko
modukoa da nik uste;
ai, nork imajinatu hau
orain dela hiru urte? (ber)

Eguberri parte hortan,
zenbat “Montanier dimision!”
orain joan dela eta:
”zaleak aunitz zor zion,...”.
Hankak lurrean jartzeak
igual, egingo digu on,
nola kanporaketa bat
gure esperuan dagon; (ber)
presta bitez, Shalke, Zenit,
Milan, Arsenal ta Lyon!
nahiz ta ez diren berdinak
”Europa League” ta “Txanpion”,
jokatu ahal izate hutsa
ze gozamen, ze zorion!
behin aukera izango ta
beldurrez ezin da egon! (ber)