Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Zelaieta, Julen

Deskribapena

Izenburua
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako izenburua
Reala “Txanpions”-en
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Errealaren lorpenak aipatu nahiko nituzke;
Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
33
Zenbakia
592
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-06-13

Reala “Txanpions”-en [Bertsoa] / Julen Zelaieta

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-06-13 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errealaren lorpenak
aipatu nahiko nituzke;
denboraldi ahaztezin hau
edozein taldek nahi luke!
Barsa, Atlhetic, Atletico,...
garaipen haina ezuste;
kritikak, ta aurkariak,
biak gainditu dituzte. (ber)
Laugarren postua lortu
ta balentriaren truke
Txanpions-ean jokatzeko
txartela eskutan dute.
Lortu dena, ospatzeko
modukoa da nik uste;
ai, nork imajinatu hau
orain dela hiru urte? (ber)

Eguberri parte hortan,
zenbat “Montanier dimision!”
orain joan dela eta:
”zaleak aunitz zor zion,...”.
Hankak lurrean jartzeak
igual, egingo digu on,
nola kanporaketa bat
gure esperuan dagon; (ber)
presta bitez, Shalke, Zenit,
Milan, Arsenal ta Lyon!
nahiz ta ez diren berdinak
”Europa League” ta “Txanpion”,
jokatu ahal izate hutsa
ze gozamen, ze zorion!
behin aukera izango ta
beldurrez ezin da egon! (ber)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra