Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Perea, Oihane

Description

Titre
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako izenburua
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure mapari begiratuta barrua jartzen zait sutan
Air
Azken arnasa eman nahi nuke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2389
Pages
23
Date de publication / empreinte
2014-11-03

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-03 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure mapari begiratuta
barrua jartzen zait sutan
nola Araba erdian egon
ta Burgos duen lekutan.
Demokraziak bere aurpegia
erakusten du batzutan:
Gehiengoaren etorkizuna
gutxi batzuen eskutan….
Eta Trebiño hor geratu da
lau jauntxoren sudur puntan.

Gure aitona bertan jaio zen
egin behar dut aitortza
sustraietatik entzun dezaket
trebiñoarren ahotsa.
Araban bizi eta daukate
mugetan izen arrotza
nahiz batzuk duten mingain luzea
eta oso esku motza
oraindik ere taupaka dago
Trebiño, gure bihotza!

Gasteiztik irten Mendialdera
basoz jazten da paisaia:
herri txikiak, herri xumeak
jende jator ta alaia
begiradetan nabaritzen da
min egiten duen gaia
denek dakite badela behingoz
betearazteko garaia
trebiñoarren borondatea
eta Arabaren nahia!