Bertsos - View details   To know more about this section

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Perea, Oihane

Description

Title
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako izenburua
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure mapari begiratuta barrua jartzen zait sutan
Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2389
Pages
23
Publication / printing date
2014-11-03

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-03 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure mapari begiratuta
barrua jartzen zait sutan
nola Araba erdian egon
ta Burgos duen lekutan.
Demokraziak bere aurpegia
erakusten du batzutan:
Gehiengoaren etorkizuna
gutxi batzuen eskutan….
Eta Trebiño hor geratu da
lau jauntxoren sudur puntan.

Gure aitona bertan jaio zen
egin behar dut aitortza
sustraietatik entzun dezaket
trebiñoarren ahotsa.
Araban bizi eta daukate
mugetan izen arrotza
nahiz batzuk duten mingain luzea
eta oso esku motza
oraindik ere taupaka dago
Trebiño, gure bihotza!

Gasteiztik irten Mendialdera
basoz jazten da paisaia:
herri txikiak, herri xumeak
jende jator ta alaia
begiradetan nabaritzen da
min egiten duen gaia
denek dakite badela behingoz
betearazteko garaia
trebiñoarren borondatea
eta Arabaren nahia!