Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Perea, Oihane

Descripción

Título
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako izenburua
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure mapari begiratuta barrua jartzen zait sutan
Melodia
Azken arnasa eman nahi nuke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2389
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2014-11-03

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-03 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure mapari begiratuta
barrua jartzen zait sutan
nola Araba erdian egon
ta Burgos duen lekutan.
Demokraziak bere aurpegia
erakusten du batzutan:
Gehiengoaren etorkizuna
gutxi batzuen eskutan….
Eta Trebiño hor geratu da
lau jauntxoren sudur puntan.

Gure aitona bertan jaio zen
egin behar dut aitortza
sustraietatik entzun dezaket
trebiñoarren ahotsa.
Araban bizi eta daukate
mugetan izen arrotza
nahiz batzuk duten mingain luzea
eta oso esku motza
oraindik ere taupaka dago
Trebiño, gure bihotza!

Gasteiztik irten Mendialdera
basoz jazten da paisaia:
herri txikiak, herri xumeak
jende jator ta alaia
begiradetan nabaritzen da
min egiten duen gaia
denek dakite badela behingoz
betearazteko garaia
trebiñoarren borondatea
eta Arabaren nahia!