Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Perea, Oihane

Deskribapena

Izenburua
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako izenburua
Trebiñori begira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gure mapari begiratuta barrua jartzen zait sutan
Doinua
Azken arnasa eman nahi nuke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2389
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2014-11-03

Trebiñori begira [Bertsoa] / Oihane Perea

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-03 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure mapari begiratuta
barrua jartzen zait sutan
nola Araba erdian egon
ta Burgos duen lekutan.
Demokraziak bere aurpegia
erakusten du batzutan:
Gehiengoaren etorkizuna
gutxi batzuen eskutan….
Eta Trebiño hor geratu da
lau jauntxoren sudur puntan.

Gure aitona bertan jaio zen
egin behar dut aitortza
sustraietatik entzun dezaket
trebiñoarren ahotsa.
Araban bizi eta daukate
mugetan izen arrotza
nahiz batzuk duten mingain luzea
eta oso esku motza
oraindik ere taupaka dago
Trebiño, gure bihotza!

Gasteiztik irten Mendialdera
basoz jazten da paisaia:
herri txikiak, herri xumeak
jende jator ta alaia
begiradetan nabaritzen da
min egiten duen gaia
denek dakite badela behingoz
betearazteko garaia
trebiñoarren borondatea
eta Arabaren nahia!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra