Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Laburu, Agin

Description

Titre
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hau Segin, hau Herriran ta beste hau ETAn…
Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
76
Numéro
2403
Pages
21
Date de publication / empreinte
2014-02-16

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-16 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau Segin, hau Herriran
ta beste hau ETAn…
aspalditik ohituak
aldapa lauetan.
Ta gu Astigarragan,
gure arauetan:
koadrilak egunez ta
koadrilak gauetan,
txinparta baten bila
garai zail hauetan.

Lehendabiziko txotxa
egin ta segitun,
legerik eza denez
hamaikaren itun
nik sarri galdetzen det:
“hola zergatik hun?”.
Inguru hontan soilik
al gara jakitun
txinparta horrek zenbat
su eragin ditun?

Basoak hautsi dira
mila bider ia,
komona non dagoen
ezin igerria…
jende ausartez bete
zaigu hilerria.
Nahiz ta txotxari esker
bizi den herria
gauza guztien gisan,
badauka neurria.