Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin

Deskribapena

Izenburua
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hau Segin, hau Herriran ta beste hau ETAn…
Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2403
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2014-02-16

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-16 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau Segin, hau Herriran
ta beste hau ETAn…
aspalditik ohituak
aldapa lauetan.
Ta gu Astigarragan,
gure arauetan:
koadrilak egunez ta
koadrilak gauetan,
txinparta baten bila
garai zail hauetan.

Lehendabiziko txotxa
egin ta segitun,
legerik eza denez
hamaikaren itun
nik sarri galdetzen det:
“hola zergatik hun?”.
Inguru hontan soilik
al gara jakitun
txinparta horrek zenbat
su eragin ditun?

Basoak hautsi dira
mila bider ia,
komona non dagoen
ezin igerria…
jende ausartez bete
zaigu hilerria.
Nahiz ta txotxari esker
bizi den herria
gauza guztien gisan,
badauka neurria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra