Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Laburu, Agin

Descripción

Título
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hau Segin, hau Herriran ta beste hau ETAn…
Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2403
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2014-02-16

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-16 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau Segin, hau Herriran
ta beste hau ETAn…
aspalditik ohituak
aldapa lauetan.
Ta gu Astigarragan,
gure arauetan:
koadrilak egunez ta
koadrilak gauetan,
txinparta baten bila
garai zail hauetan.

Lehendabiziko txotxa
egin ta segitun,
legerik eza denez
hamaikaren itun
nik sarri galdetzen det:
“hola zergatik hun?”.
Inguru hontan soilik
al gara jakitun
txinparta horrek zenbat
su eragin ditun?

Basoak hautsi dira
mila bider ia,
komona non dagoen
ezin igerria…
jende ausartez bete
zaigu hilerria.
Nahiz ta txotxari esker
bizi den herria
gauza guztien gisan,
badauka neurria.