Bertsos - View details   To know more about this section

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin

Description

Title
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Sagardotegi boladan jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hau Segin, hau Herriran ta beste hau ETAn…
Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2403
Pages
21
Publication / printing date
2014-02-16

Sagardotegi boladan jarriak [Bertsoa] / Agin Laburu

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-02-16 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau Segin, hau Herriran
ta beste hau ETAn…
aspalditik ohituak
aldapa lauetan.
Ta gu Astigarragan,
gure arauetan:
koadrilak egunez ta
koadrilak gauetan,
txinparta baten bila
garai zail hauetan.

Lehendabiziko txotxa
egin ta segitun,
legerik eza denez
hamaikaren itun
nik sarri galdetzen det:
“hola zergatik hun?”.
Inguru hontan soilik
al gara jakitun
txinparta horrek zenbat
su eragin ditun?

Basoak hautsi dira
mila bider ia,
komona non dagoen
ezin igerria…
jende ausartez bete
zaigu hilerria.
Nahiz ta txotxari esker
bizi den herria
gauza guztien gisan,
badauka neurria.