Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Garmendia, Txomin
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zer pasatuko eta zein baino zein irripartsuago etorri zarete Idiazabalera bertsoak entzutera. Zer izango eta Mendizabal bigarren eskualdiko Seizientos bat erosita etorri da, gustora gizona, eta Garmendia, berriz, kristoren Mertzedeza erosita, garbi-garbia estrenatuz.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Gaurko jardunaldia
beharko da osa
norbere gauzarekin
egin gera goza,
zuk mertzedeza dezu
ta nik seiszientosa
hala ere ba daukat
zuk hainbeste poza.

Garmendia
Lehen seiszientosa nun
kotxe andrebesa
orain nola nagoen
begiratu beza,
nere hanka sendatzen
ez dago erreza
hargatik erosi det
orain mertzedesa.

Mendizabal
Ni seiszientos batean
pozik nauzu jarri
nahiz eta hor ibili
estu eta larri,
orain begira nago
honen hanka horri
kotxe ona du bainan
txoferra elbarri.

Garmendia
Txofertzan bagabiltza
makina bat lelo
nik ere ustegabean
hortxe hartu nun lo,
seiszientosan pozan
oraingoz ez nago
ta zurraren boltsean
sarritan bi zulo.

Mendizabal
Merzedesa nola dan
azkar ta arina
seiscientosak daduka
jarraitu ezina,
etzizaizun gertako
horrelako mina
seiszientos zahar batean
ibili bazina.

Garmendia
Okerrak sarri daude
etxetik ertenik
ta bizi guzirako
nerekin dauket nik,
dirua sortu zazu
lapurtuta benik
ez dedila etorri
ondorengo penik.

Mendizabal
Kotxe azkarra ez da
gaur egunen broma
pentsa arriskua ere
haundia dagona,
nik ez edukiarren
honek bezain ona
nola iristen dan hor
gauz beharrezkona.

Garmendia
Seiszientosakin ezin
etxetik atera
hori gertatu leike
gaur zure kaltera,
nere esanarekin
konporme bazera
utzi ta biok nerean
ibiliko gera.