Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Mikel Mendizabal
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal
Gaurko jardunaldia
beharko da osa
norbere gauzarekin
egin gera goza,
zuk mertzedeza dezu
ta nik seiszientosa
hala ere ba daukat
zuk hainbeste poza.
Garmendia
Lehen seiszientosa nun
kotxe andrebesa
orain nola nagoen
begiratu beza,
nere hanka sendatzen
ez dago erreza
hargatik erosi det
orain mertzedesa.
Mendizabal
Ni seiszientos batean
pozik nauzu jarri
nahiz eta hor ibili
estu eta larri,
orain begira nago
honen hanka horri
kotxe ona du bainan
txoferra elbarri.
Garmendia
Txofertzan bagabiltza
makina bat lelo
nik ere ustegabean
hortxe hartu nun lo,
seiszientosan pozan
oraingoz ez nago
ta zurraren boltsean
sarritan bi zulo.
Mendizabal
Merzedesa nola dan
azkar ta arina
seiscientosak daduka
jarraitu ezina,
etzizaizun gertako
horrelako mina
seiszientos zahar batean
ibili bazina.
Garmendia
Okerrak sarri daude
etxetik ertenik
ta bizi guzirako
nerekin dauket nik,
dirua sortu zazu
lapurtuta benik
ez dedila etorri
ondorengo penik.
Mendizabal
Kotxe azkarra ez da
gaur egunen broma
pentsa arriskua ere
haundia dagona,
nik ez edukiarren
honek bezain ona
nola iristen dan hor
gauz beharrezkona.
Garmendia
Seiszientosakin ezin
etxetik atera
hori gertatu leike
gaur zure kaltera,
nere esanarekin
konporme bazera
utzi ta biok nerean
ibiliko gera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra