Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
| Bertsoa entzun | 
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Hortxe doa orain jaunak
nire lehen sakea
Xenpelarrek aitortzen zun
etsaien atakea
mendez mende izan dugu
hemen sua ta kea
Gernikak ere ikusi
zuen errematea
baina ez naiz horren zale
ta nun dago atea
gerrarik irabazteko?
hortik dator bakea.
Nork ez daki gure lurrak
zenbat karga dakarren
gai horrekin hor tiroka
ez adi jarri arren
Euskal Herria badabil
bi hankakin ta herren
guk libre behar genuke
sorgiñak akelarren
begi bata ere ia
gal nezake pozarren
besteakin bake eder
hori ikustearren.
Xenpelarrek bihotzean
bazuen nahikoa min
berso hori kanta zuen
bere hortz eta hagin
baina pake hori nola
sor liteken noiz jakin
alperrik da hemen odol
danak hola irakin
bake hori helduko da
gerra irabazteakin
nahi duenak aditu du
eta ixildu nadin.
