Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egunak badijuazte
hala ere ez nago triste
urte azkena de laiste.
Abenduaren hemeretzian
kantuan gerade ari
ez utzi geure lanari
jarraitzeko bertsolari
eskerrak urte zaharrari.
Ez da izan erosua
astuna ta nekosua
eraman degun pausua.
Baina Jainkoak urte guzitan
negurria du jarria
hoi da betiko legia
lehengua baino hobia
izan dedila berria.
Gure urteko kontua
degu bertsozko kantua
irabazteko tantua.
Urte zaharrakin berriro ere
denok oroitu gaitian
eskerrak bihotz betian
Baldako barren maitian
berriz datorren urtian.