Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Représentación
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gizona ez da ogiz bakarrik bizi.

Description

Nom de la strophe
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Nom de la strophe:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai orrek badu mamia
baldin ezpanago gor,
ainbat jende gizaseme
ikusten ari naiz or;
ogiaz gain gizonari
anitz gauza zaio zor,
bestela mundu ontara
obe ez gaitezen sor,
ogiakin justizia
bear dugu derrigor,
au siñisten eztuenik
ba al da emen inor?

Nik eztakit ogi-puskak
indarrik baduenetz,
baina beste zerbaitekin
bart egin nuen amets;
esperantza zuri daukat
naiz etorkizuna beltz,
ogi utsez bizitzerik
nik ez nezake sinets,
gizon batek ortxe ditu
biotza ta ainbat saiets,
zuek ezetz esan arren
nik esango dut baietz.

Ogia da familian
gauza maitagarria,
baina orrek bearra du
azpian oinarria;
idi-gisa daramagu
buruan buztarria,
askatasuna da ogi
eta gure neurria,
iñoiz garbi irekitzen
bada orren iturria,
betiko berdetuko da
semaforo gorria.