Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Représentación
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Azpillaga, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
«Nik ez det aundia egin nai» esan dizu zure aurrak. Iru bertso doñu eta neurri librean.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere aurraren esaerakin
esna dedilla jentea,
gaurko goizean zer gusta zautan
umearen esatea;
aren begiak pozikan daude,
biotza berdin betea,
ainbat jostallu gaurko goizean,
aita ere zuan maitea,
izan ere zein gauz ederra dan
beti ume izatea.

Aur txikiaren esakera au
ez da guretzat kaltian,
oraindik gero ikustekoa
dauka oso apartian;
zer gozamena gaurko goizean
sortu zan etxe maitian,
bazter guztiak nabaitzen zitun
jostallu ederrez betian,
nik esan diot: «jolastu zaite
aurra zeran bitartian.»

Orlako itzak izaten dira
maitekor da biotzeko,
ia aski zan agoa itxita
itzik gabe gelditzeko;
baña zerbaitxo asmatu bear
aurra lasai gelditzeko:
«Mundu ontara etorri gera
luzaroan bizitzeko,
izan zaitela aundia azi
eta zartuta iltzeko».