Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Byrfyfyr" Nom de la personne: Gaztelumendi, BeñatAffiner recherche
Données: 2188
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pasa den astean PSNren eta Navarra Sumaren botoek eragotzi zuten Mañeruko herria eremu erdaldunetik eremu euskaldunera pasatzea. Aspaldiko eskea da mañeruarrena, eta udalak aspaldi eskea egin bazuen ere, parlamentuak ezetza eman dio.Zuek, Beñat eta Saioa Mañeruko bi herritar zarete. Uste zenuten parlamentuak errespetatuko zuela herritarren gehiengoa, baina azken horren erabakiak etsita utzi zaituzte. Eman beharreko urratsez ari zarete hizketan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz, Etxahun Lekue, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Datorren igandean Iruñean libertimendua egingo da, Iruinkokoa. Bertan, kokobeltz edo zirtzilek, kokoxuri dantzariek, musikariek… eta bertsolariek hartuko dute parte. Eta zu Julio, bertsotan aritzeko deitu zaituzte. Bigarren bertsolaria nor izango den hautatu behar duzu atzekoen artean. Beraiek eskainiko dute euren burua eta zuk egin aukeraketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Larzabale Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biak EHZko bi militante historiko zarete; Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarritik pasatakoak. Urtero bezala, laguntzaileentzako afarirako patata zuritzen ari zarete. Gaur festibaleko larunbata da eta solasean hasi zarete; egungo laguntzaileei buruz, egungo musika taldeei buruz… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat eta Aitor gazte-gaztetako lagun minak zarete eta mugimendu askotan elkarrekin militante ibiliak. AHTren aurka, gaztetxeko lanetan, errauskailuaren aurka... Duela urte batzuk banandu zineten eta ez duzue elkarren berririk izan. Beñat banatzailea da, Amazonekoa. Gaur joan zara zerbait eramatera bata besteari atxikitako etxe horietako handi eta eder batera. Tinbrea jo eta Aitor atera da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Elkarri puntuak emanda Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat aita eta Xabat semea zarete. Aita osasunez eskas dabilela eta bere etxera joaten zara Xabat laguntzera. Oso festa zale izan zarete beti, herritar sutsu, baina aurten ezin atera. Bata gaixo, bestea zaintzen. Usurbilgo festak dira eta etxean zaudete, telebista jarrita eta kaleko zarata entzuten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ogasunak ere dena kontrolatu nahi, eta aurten hasi da zenbait tokitan txosna eta herrietako jaietako ekonomia kontrolatu nahian. Gasteizen herriko txosnei Ticket bai sistema ezarri nahi izan die, eta hurrengo urtean helduko omen da Bizkaia eta Gipuzkoara. Beñat, ticket bai ala ticket ez? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kale saltzailea, manteroa, zaitugu. Gasteizko kaleetan ari zara lanean baina azken atxiloketak direla eta kezkatuta zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Jakin berri duzue haur baten guraso izango zaretela. Beñatek berehala esan nahi die ingurukoei. Unaik nahiago du pixka bat itxaron. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Denbora asko egin duzu zain. Badator. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-20 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
