Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Repentismo (Venezuela)" Nom de la personne: Colina, SustraiAffiner recherche
Données: 2514
2021-11-28 Lemoiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue, Peru Vidal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Negua iritsi da Euskal Herrira. Zuek prest zaudete neguari aurre egiteko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilagorra [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur, Sustrai, zure urtebetetzea da. Denok badakigu, Julen zure adiskide minak izan ezik. Trago bat hartzeko geratu zarete, baino Julen ez da gogoratzen zure urtebetetzea denik. Disimuluan, baina Juleni hori jakinarazi nahi diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai aita izan berri da, eta Iker esperientziaduna da horretan. Sustrai aholku eske etorri da Ikerrengana. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
[Bertsoa] / Sustrai Colina, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Igande goiza da, eguraldi bikaina eta Julio Takonera parkera joan da paseatzera bere emazte eta haurrekin. Bertan, duela hogeita bost urte ikusten ez zuen Sustrai, garai bateko gelakidea topatu du. Sustrai beste lau gizonekin mugikor aplikazio batekin Pokemonak harrapatzen dabil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Seaskak 50 urte bete ditu. Eta Xan Airek, Seaskako hizkuntza proiektuaren arduradunak, zera dio: “Ikastolek ekosistema inplikatuago baten parte izan behar lukete” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Gai bati buruzko lehen puntua emanda.
Gaia: Etxea
Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala.
Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen?
Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz?
Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena?
Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik?
Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean?
Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak?
Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin oso maiteminduta zaudete. Erabaki duzue zuena izango den zerbait egitea. Tatuaje bana. Bi aukera dituzue: bi tatuaje egin, edo bakoitzak zati bat, biok elkartuta bat egingo dena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian, aitona, urteetan aurrera doa eta orain arte makulu bat behar izan du oinez ibili ahal izateko (Sustrai Colina) Hori nahikoa ez eta bigarren makulua ere (Mikel Artola) ekarri du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
