Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Alberdi, Uxue" Nom de la personne: Labaka Mayoz, AneAffiner recherche
Données: 877
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Bizilekuz aldatu behar izan duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon
eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Sujet proposé:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen lagun batek hogei urte daramatza preso. Azkenaldian bisitarako boluntarioak urritzen ari dira, eta zuek ere gero eta gutxiago joaten zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Kuadrillan Egunean Behin aplikazioko taldea duzue. Oihana, Anek ia beti 10 erantzunak asmatzen ditu. Zu gaizki pentsatzen hasita zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gabonsaria edo aginaldoa
Puntua: Gero ta gutxiago / banatzen dituzte
Puntua: Inork jan nahi ez ditun / polboroi ugari
Puntua: Errigora saskia / ez da hautu txarra
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Beñat Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bortxaketa bat jasan duen neska gazte baten gurasoak zarete. Zuen alabaren intimitatea zaintzen saiatu zareten arren, zuen etxe atarian telebista kamera ugari pilatzen dira egunero. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Haur jaioberri baten gurasoa zara. Berarekin egoteko, urtebeteko eszedentzia eskatu zenuen. Bi hilabete pasa dira, eta lanera bueltatzeko desiratzen zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
