Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Sarasua, Jon" Nom de la personne: Maia, JonAffiner recherche
Données: 2665
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Kriseilu baten sua dugu gaur irudi, eta nik zuei galderatxo bat: su horri bizirik, sututa, nola eutsi, gure artean dugun haize zakar honen inguruan? Gure artean ditugun istilu guzti hauekin nola eutsi diezaiokegu oraindik ere suari itzali gabe? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur martxoak hiru degu, eta Gasteizen, hain zuzen ere, duela hogeita bost urte, polizia espainiarrek lan baldintza hobeen eske gose greban edo protestan zeuden bost langile hil zituzten, Gasteizko San Frantzisko elizan. Zer burutapen dakarzkizu kontu honek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi euskaldun zarete. Zu, Igor, azken urteetan Londresen bizi zara. Euskal festa bat dala-eta Jon Maia joan da Londresera bertsotara. Izango duzu zer galdetua Euskal Herriari buruz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bi milagarren urtearen atarian bertsolaritza bizirik da oraindik. Nola ulertzen da hori? Zein dira horren klabeak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beste hizkuntza batzuen aldean berandu, 1945ean, argitaratu zen euskarazko lehen liburua. Geroago, 1643.urtean, Axularren Gero liburua argitaratu zen eta bertan, Sarako erretoreak kontatzen du zein txarra den lanak gerorako uztea, ez omen da zilegi. Zuek biok garai hartako bi gizon zarete, liburua irakurri berri duzue eta Iñaki ados dago liburu horrek dioenarekin, "ezin dira gauzak gerorako utzi". Xebastianek, berriz, patxadaz hartzen ditu lanak, eta jakina, ez dator bat liburuan irakurri duenarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek herri bereko bi lagun zarete, Aberri Egunera joateko asmotan zabiltzatenak. Okerreko autobusak hartu dituzue ordea: Unaik PNVkoena hartu beharrean HBkoena hartu du, eta Lizasok HBkoena hartu beharrean PNVkoena. Nola igerri diozue nahastu egin zaretela autobusez? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badira hogeita hamar urte, goputzez bahintzat, Ernesto Che Guevara hil zala, baina munduan lautik hiruk gosea pasatzen omen dute. Hogeita hamar urte igaro ondoren, oraindik ere Fidelek eta Chek badituzte elkarrizketak Kubaz eta munduaz. Maia izango da Fidel eta Sarasua Che. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-31 Durango Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa