Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Aek. Bilboko Matxintxu Euskaltegia" Nom de la personne: Lizaso, SebastianAffiner recherche
Données: 3617
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakin dudanez, Eliz Ama Santak historian zehar egindako okerrengatik barkamena eskatu behar omen dio munduari. Lagundu'iozue zuek zertan barkamena eskatu beharko lukeen, zuen ustez, Elizak historian zehar egin dituen okerrak gogora ekarriz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Garaiko pertsonaiak dira hauek ere, hala ez diruditen arren: Jose Maria Setien eta Juan Maria Uriarte aurrez aurre. Jakin dudanez, Setien uztera doan kargua Uriartek hartuko du. Ez dakit elkarri ezer kontatzekorik izango duzuen. Hasi dadila Setien. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurtengo udan Bizkaiko herri batean, Bakion uste dut izan dala, liskarra, hondartzetan batzuek biluzik ibiltzen zirelako, eta alkateak uste det debekatu egin zuela. Hitz bitan esan da hauxe dezue gaia: Irazuri ondo deritzo bakoitzak nahi duen bezela ibiltzea hondartzetan; Sebastiani ez, ordea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kasu honetan, Murua jubilatua izango da, eta jubilatu den egunean zer egingo eta despertadorea utzi du bere semearen logelan, Sebastianen logelan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek aitona ta iloba zarete: aitona Xebaxtian ta Maialen bere iloba. Bi mila eta berrogeita hamargarren urtean gaude eta Maialenek ikastolan ikasi berria du hogeigarren mende bukaera eta hogeita batgarren mende hasierako historia, bainan gauza batzuk ez ditu ontsa ulertu. Ta orain aitonari galdezka ari zaio eskolan ulertu ez dituen gertakari batzuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Bertsoen harrobia / al da Azpeitia? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Zein da bertsotarako / zure sekretua? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Zestuar batzui gertatutako gaia jarriko dizuet zuei. Zu, Xebastian, nola mendizale peto-petoa zean, Himalaya igota hor ibili zea izardi larritan, ta hegazkinean hartu zea; ta Amaia, andre xahar bat, kejatzen hasi da, kriston izerdi usaia daukazula-ta, ta Egaña azafatana jun da kejatzea, zu hegazkinetik botatzeko esaten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Giza balio on bat / da errespetua Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Oraingo hontan, Kandido Ibar izango zara. Zure semea den Pablo heriotz zigorrera kondenatu dute Estatu Batuetan. Beraren errugabetasuna frogatu nahirik edo, dirua behar, ordea; eta hori lortzeko, Euskal Herrira egin duzu bisita. Hiru bertsotan zure eskaria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kasu honetan, Lizaso, zahar etxe batean zauden agurea zara, eta Irazu, berriz, zahar etxe hortako erizaina edo enfermera. Sebastian agureak bere gelatik jo dio tinbrea enfermerari eta enfermera, joan da agurearen gelara zer behar duen esanez. Agureak zera erantzun dio: "Lagun bat behar dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
