Recherche general
Nouvelle recherche Format: "Audio - numerique" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4461
2005-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, gaur, Andoni, etxera heldu zarenean, atea zabaldu eta dena hankaz gora ikusi duzu. Halako batean, leihotik irteten Maialen ikusi duzu, zelan badoan, txapel handia buruan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela hiru hilabete harreman bat hasi zenuen zure senarra ez den beste batekin. Denbora aurrera doa, eta senarrari esan behar diozula pentsatu duzu, baina zuzenean ausartzen ez, eta telefonoz mezu bat uztea pentsatu duzu. Ahalik eta minik gutxien eginda esan nahi diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-09 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egun badirudi gehiengoak zer egin, horrela mugitzen garela. Gehiengoak hala uste du, gehiengoak hala egiten du... Besterik ez da agertzen egunkarietan ere. Baina kanta itzazu Maialen gutxiengoa izatearen plazerak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-03 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Silveira aita eta Maialen hamar urteko alaba. Aita eta ama bereizita zaudete, eta Maialen oso gustura bizi da Silveira aitarekin. Hala ere, epaileak kustodia amari eman dio. Maleta egin eta agur esateko garaia heldu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez al duzue mamu bat entzuten? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni Egañari entzun nion bertsolaritza aldatuz doala eta entzulea ere bai. Egin jaialdi ezberdinen eta entzulearen erradiografia bat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Une politiko garrantzitsua bizi dugu herri honetan. Nola bizi ote dute prozesu hori Euskal Herriko sentsibilitate desberdinek? Patxi, 80 urteko euskalduna. Andoni Otamendi, politikari kasurik egiten ez dion gaztea. Amets, urtetan mehatxatua bizi izan dena. Andoni Egaña, ETAkidea. Irazu, 20 urte kartzelan daramatzan euskal herritarra, eta Maialen, senarrak jipoitzen duen emakumea. Zer doinutan kantatu behar duzuen nik esango dizuet. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor ekonomia izango zara, eta Maialen politika. Ez dakigu beti hala izan den, baina azken bolada honetan badirudi ekonomiak politikak baino gehiago agintzen duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da. Puntuka zortziko txikian 8 bertso osatu arte, Maialen hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, asteburuan diskotekan mutil batekin dantzan aritu ondoren, zeharo lotsatuta bukatu zenuen. Zure dantza maila hobetzeko asmoz, dantza akademiara joatea erabaki duzu. Han, atea ireki eta Jon, igandeko mutil bera, irakasle. Launa bertso, zortziko txikian, Maialen hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Gorrotoaren suak / hartu du indarra
Puntua: Gerra urrunean ta / gerra hurbilean
Puntua: Pertsona pertsonaren / etsai handiena
Puntua: Laguna ez den hura / etsaia ote da?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Sujet proposé:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskal Herrian aspalditxotik bizi dugun gatazka honetan seme bana galdu duzue biok. Zuk, Maialen, seme iheslaria galdu zenuen; Andonik seme ertzaina. Hilerritik etxera bidean hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, Iparragirre doinuan, Maialen hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Maialen, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Jexux Marik uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Maialen hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
