Recherche general
Nouvelle recherche Moyen de communication: " [Webgunea]" Nom de la personne: Maia, JonAffiner recherche
Données: 2678
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte.
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-03 Ajangiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Seinaka gai-librean puntutan
Sujet proposé:
Gai librean
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Txirrinduzaleak izan zarete beti. Euskal Herriko Itzuli garaian etapaz etapa ibili izan zarete beti txirrindulariak animatzen. Aurten, hala ere, Ikerrek ez ditu txirrindulariak animatzen, Euskaltel taldea ez dabilelako, baina Jon, zuk, berdin-berdin jarraitzen duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-15 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso", Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Lau gazte hauetatik bi baserritarrak dira, eta beste bi unibertsitarioak. Olaso eta Loidisaletxe, baserritarrak eta Maia eta Euzkitze, unibertsitarioak. Ba al dezue elkarren inbidiarik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-14 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza Sujet proposé: Zuri hitz bat emango dizut gai bezala: Rifi-Rafea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Eta komunikabideekin jarraituko dugu. Aste honetan izan dugu Egunkariaren 1000. alea irakurtzeko aukera. Horren berri jakin ez duenik ere izango da eta kanta iezaiezue haiei. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Imanol Epelde, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Arozena lesakarra, Maia zumaiarra eta Epelde zarauztarra. Hirurak herri politak eta bereziak, baina zer dauka norbere herriak besteenak ez daukanik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Maia gitarra, Egaña txistua eta Larrañaga trikitia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
