Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Atharratze-Sorholüze" Nom de la personne: Ibarzabal, NereaAffiner recherche
Données: 1204
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Sujet proposé: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxean lapurrak sartu ziren. Geroztik zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean Maddalenek abereak ez hiltzea proposatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea eta Unai Baionako karriketan saltoki txiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu salmentek bere horretan segituz gero, bere saltokia itxiko duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Seaskako ikasleak zarete. Azken urte duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa, eta Nereak hasi orduko trabak besterik ez dizkizu jartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-19 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete eta zuen alaba munduan zehar dabil motxila hartuta. Igor, kezkatuta zaude, eta hala adierazi diozu Nereari. Honek hala kantatu dizu: “Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehengusu-lehengusinak zarie. Aurten 15 urte bete dozuez. Familiako bazkaria daukazue gaur, eta betiko legez, umeen mahaian jarri zaitue. Etxahun, Nerea muturtuta dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Ziber-bullinga dago / guztion ahotan Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Sare sozialetan / aukera zabala Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Miren, Nerea Boliviatik etorri zan Euskal Herrira eta hemen ezagutu zenduen alkar. 4 urteko alaba bat daukazue. Nerearen familiak ez dau zuen alaba ezagutzen. Lehenengoz joango zarie Boliviara neguko oporraldian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gobernuaren auto ofizial bateko txoferra izan zara 35 urtez. Aurten erretiratuko zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa