Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Basabürüa" Place: DonostiaAffiner recherche
Données: 3867
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zazpi puntuko berezia Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aulkia, egurrezko aulkia, ohiko irudia da bertsolaritzan, betikoa. Bertsogintzan badaude beti errepikatzen diren gaiak, baita bertsolariek behin eta berriz errepikatzen dituzten doinuak ere. Baldintza bakarra duzue bertsoaldi honetarako: ezin duzue doinurik errepikatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Tentazioa. Gainditua zenuela uste zenuen, baina itzuli egiten da tentazioa, eta itzuli, eta itzuli, eta itzuli... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata tortilla tipularekin egin du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gai orokorra: Izan Bidea ekimena
Puntua: Ekimenak Illunben / du gaur amaiera
Puntua: Eskubideen alde / pausoak emanez
Puntua: Etxerako garaia / ez al dute jada?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gai orokorra: Zahartzea
Puntua: Onartuko bagenu / nork bere adina
Puntua: Alferrik ez da eta / pasatzen denbora
Puntua: Eder senti gaitezke / adin guztietan
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa