Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Iruñeko Merindadea" Nom de la personne: Sarriegi, AitorAffiner recherche
Données: 1392
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-18 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Sujet proposé: Egun hauetan Baigorrin topaketa dute bertso-eskoletako bertsolari gazteek. Igor, haurrekin tarte bat izateko gonbidatu duten bertsolari famatua zara. Aitor, berriz, bertso-eskoletan ibiltzen den haurra. Afalondoan, Aitor hurbildu zaizu, Igor, kontseilu eske. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Bertso bana eguzkiari
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurten Legazpiko Haztegi ikastolak 50 urte betetzen ditu. Sarriegi, lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zinen eta gaur daramazu lehenengo aldiz zure semea, Unai, ikastola berera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-02 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Nola bizi duzue zuek futbola? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela egun batzuk Berria egunkarian Pako Aristik honako hau idatzi zuen: "Munduan hainbat gerra, gosez hildako, miseria bada, eta gu arazoaren zuztarrak aztertu ordez hostoak ureztatzen ari gara". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Uda partean badakigu ura jenero preziatua dela. Badakigu ez dela alferrik galdu behar, neurrian gastatu behar dela eta abar. Dirudienez, Altzoko Udalak ere horrelako zerbait pentsatuko zuen, ideia distiratsuren bat izan du, eta hemendik aurrera Altzoko herritarrok ura orain arte ordaindu dugunaren bikoitza ordaindu beharko dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-semeak zarete. Aitor semea eta Irazu ama. Aitorrek behin honela esan omen zuen: nahiago nuke beltza banintz gay beharrean; beltza naizela ez neukake amari kontatu beharrik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa