Recherche general
Nouvelle recherche Siècle: "XIX" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5564
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Markina-Xemein Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Biba zuek-en ondo / ikusten zaitugu
Puntua: Bertsokideei buruz / iritzi ematen
Puntua: Bertso batean egin ezazu / txapelketaren kronika
Puntua: Pasatu zen txapelketa
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-15 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Albistegietan aldaketak dira aipagai: Urkullu eta Pradales, Ibarrola eta Asiron… Zuen arloan ere tokatu zaizue erreleboa eman beharra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-02 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Biok kateak zerate. Gorrotxategi burnizko katea eta Egaña urrezko katea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Nafarroa aldean badakit asko ibiltzen zarela eta bai atzeko bertze bortz hoiek ere. Galdetuko nizuke beste bost hoien sekretuak ia zein diren. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gareseko jaietatik datoz, goizaldean hain zuzen, igogailuan sartu eta bigarren eta hirugarren arteko solairuan argia joan da. Hau dela eta, igogailutik ezin da irten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo iluntzean gertatua. Bella Oterora joan zara tragotxo bat hartzen, Unai, eta halako baten konturatu zara zure aurrean dagoen berrogei urte bueltako neskak ez dizula begirik kentzen... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-13 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egaña, senarra eta Euzkitze, emaztea. Gaur iluntzean senar- emazteak abiatu dira kotxean; eta andrea, Euzkitze, konturatu da kotxean berea ez den oinetako bat dagoela... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Telletxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Sei bertsolariak berri emaileak izanen dira. Amaia eta Estitxuk emango digute Nafarroan gertatzen denaren berri, Mikel eta Sebastianek Euskal Herriko berri eta Angel Mari eta Andonik munduan zehar gertatzen denaren berri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun eguerdiko hamabiak direla eta Zarauzko hondartzan gaudela, uda garaia da. Hemen duzue Egaña, Gurutze Gorriko mutila edo hondartza zaintzen dagoena, eta handikaldeko hura bandera gorria dagoen arren, uretan sartu dena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Sarasua, HIES-aren birusa zara, ta oraintxe zaude Egañaren gorputzean sartzeko zorian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-23 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek aspaldi samar ezagutu zenuten elkar; zer iritzi edo zer irudipen izan zenuten elkar ezagutu zenutenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
