Recherche general
Nouvelle recherche Type: "grabazioa" Type: Verse improviséAffiner recherche
Données: 10359
2021-06-05 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin ligatu zenuten biok 2020ko inauterietan, azkeneko parrandan. Geroztik ez duzue elkarren berri izan. Baina Unai enteratu da etxera janaria eramaten duten enpresa batean lan egiten duela Xabatek, eta hori jakinda astean pare bat aldiz eskaera egiten du. Gaur ere egin du eta oraintxe jo du tinbrea Xabatek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-29 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Aitor Servier
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Haira euskara irakaslea zara; Aitor, bretoiera irakaslea. Urte anitz badu lanean ari zaretela zuen hizkuntzaren alde, eta emeki-emeki zuen egoera aitzinatzen ikusi duzue. Baina berriki kolpe bat hartu du zuen esperantzak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-29 Dima Plaza librea [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-25 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: A guztiz maiteminduta zaude B-rekin; ez dakizu berak berdina sentitzen duen, baina kafe baterako geratu zarete 16:00etan malekoian. 15:50ak dira. C da A-ren bikotekidea. A, B-k maite bazaitu C utziko duzu; eta B-k maite ez bazaitu, C-rekin geratuko zara. 15:50ak dira eta Oihana malekoian dago jadanik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Paretako pintadari begira daramatzazu bortz minutu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso saio batera joan zara eta antolatzaileak hala esan dizu: “Ze ilusioa zu etortzea! Egañari deitu genion eta ezetz esan zigun; zure aitari, eta hark ere ezetz; gero Peñari, eta ezetz; Millani ere deitu diot eta hark ere ezin zuela. Ez dakizu ze poza ematen digun zu hemen izateak!” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Bera Berezia [Bertsoa] / Xabier Terreros Gartzia "Terre", Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Endarlatsa ezaguna da Euskal Herri osoan 1985ko abenduaren 15ean han agertu baitzen Mikel Zabalzaren gorpua, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunetara. Endarlatsa inguruan ordea izan zen bertze gertakari lazgarri bat; Mikel Zabalzaren gorpua agertu eta 10 urtera, 1995eko apirilaren 19an, Eduardo Lopez polizia nazionala hil zuen ETAk, bonba bat leherrarazita. Ekhiñe, Zabalzaren senide bat izanen zara, eta zu, Terre, Eduardo Lopez zenaren senide bat. Endarlatsako tunelean egin duzue topo gaur. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea, Alazne Untxalo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Kokotz batean zaudeten bi ile zarete. Zuen kokotzaren jabea zuei begira-begira dago, ispilu aurrean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urduri, irrikaz iritsi zara hainbeste espero zenuen leku eta momentura. Ez da uste zenuena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zure bizitzako paperik inportanteena sinatzear zaude. Boligrafoak dar-dar egiten dizu eskuetan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa