Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Aizpurua Insausti, Ainhoa" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4392
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, Egaña, Oihana, Lujanbio eta Xabier Mendiluze zarete. Atzekoen semeak zarete. Udalekuetan begiraleak "nor da bertsolari onena?" galdetu duenean bakoitzak bere gurasoa aipatzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona-bilobak izango zarete, Irazu aitona eta Maialen biloba. Maialen motoz joan da parrandara, eta goizean eguna argitzerako etorri zara etxera. Aitona leihoan zenuen zain, aurpegi zurbil eta kezkatuarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri zinetenean bakoitzak bere etxetik gauza mordo bat ekarri zenuten, bion pisu berrira. Familia hazten doa, lekua gutxitzen, eta garbiketa egin behar duzue. Ezkondu aurreko zuen pitxiak eta beste zenbait gauza bota egin beharko dituzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Andoni insoportable dabil azkenaldi honetan: zarauztarra da, bihar Kontxan dira, Zarautz izan da euskal traineru azkarrena sailkapen estropadan... Arrauna besterik ez du buruan. Maialenek arraunaz paso egiten du, eta arraunaz ez beste edozertaz hitz egin beharko; Andonik, aldiz, arraunaz soilik hitz egin dezake. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-19 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: 18/98 eta gehiago. Hemen inguruan ere bada auzi horren ondorioak jasaten ari denik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete, Amaia ama eta Maialen alaba. Alabari labadora hondatu zitzaion eta amak, borondate on guztiarekin, arropak berak garbituko zizkiola esan zion, eta ekartzeko lasai. Harrezkero hiru aste pasatu dira, eta oraindik alabak amaren etxera bueltaka jarraitzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Hilabete honetan ez duzue etxean erratza pasatu. Ez dakit zenbat urte dituen sofa zaharrean zaudete eserita. Ostirala, gaueko hamabi eta erdiak, eta hautsita dagoen telebistari begira. Eta atzetik Imanolen kantu bat entzuten da: "Parke isileko banku txurian / ezpain beroen lankide..." Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurten Hernaniko jaien hasierako txupinazoa Bertso Eskolak bota du. Zu ere han zinen, beste askoren artean. Zer sentitzen du hernaniar batek halako egoera batean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela egun batzuk Berria egunkarian Pako Aristik honako hau idatzi zuen: "Munduan hainbat gerra, gosez hildako, miseria bada, eta gu arazoaren zuztarrak aztertu ordez hostoak ureztatzen ari gara". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, ahalik eta modurik erromantikoenean adierazi nahi diozu maitasuna Maialeni. Lagun bati txalupa eskatu, eta ibaian osteratxo bat egitera gonbidatu duzu. Handik gutxira zorabiatzen hasi zarete biok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Ba al dakizu altxatzen / erori ta gero? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Pauso bat atzerantza / indarra hartzeko Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Lehen aldiz joan zarete eskiatzera. Egunaren amaieran tele-aulkian igo eta bidearen erdian zintzilik geratu zarete ez gora eta ez behera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan, baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du, eta zuk, Maialen, aterki aterki txikia zabaldu duzu. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa