Recherche general
Nouvelle recherche Lekua saioa: DonostiaAffiner recherche
Données: 2869
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Donostiako danborradan lehen aldiz atera zarete gaur. Konstituzio plazan zaudete. Oraintxe hasi da San Sebastian martxa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mezu bat jaso diagu: “ Izan diat bertsolari fina haizen aditzea. Desafiua nahi baldin baduk, zain izango nauk Martillun tabernan”. Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik
Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago
Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi euskal preso zarete. Kartzelako patioan zaudetela jaso duzue azken atxiloketen berri.
1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Andoni Otamendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni zazpi aldiz ezkondu da eta beste hainbeste aldiz banandu. Iratxerekin sei hilabete egin eta ezkontzeko eskatu nahi dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jolastu liteke? Ez! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa