Recherche general
Nouvelle recherche Place: Ataun Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 46
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Egaña apaiza da; S.Lizaso monagiloa eta Iturriaga neska. Iturriaga Jauna hartzera joan denean apaizari hostiak aldegin eta monagiloaren bandejara erori beharrean neska gaztearen kolkora erori da... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun, gaur ere sagardotegitik datozenak; dena esan behar bada asko xamar edanda. San Martingo plazara iristean argi urdinak, triangulo batzuk… eta “Alto!” Ertzaintzaren alkoholemia kontrola tokatu zaie. “Nondik zatozte? A ze itxura duzuen! Zer da usain hori?” hasi zaie ertzaina. Aterabide bakarra dute: ertzaina konbentzitzea. Baina bakarka hitz egiten nahiko konplikazio dute eta elkarri lagundu beharko diote, batak besteari bertsorako oinak emanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa