Recherche general
Nouvelle recherche Type: Verse improvisé Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4020
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri", Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hor, gibelaldean “Carlos III. Etorbidea” dago. Haren bukaeran plaza bat. Aurten izena aldatu dioten arte “Rodeznoko kondea” izena zuena. Konde hau lurjabea, karlista eta politikari frankista bat zen eta haren omenez zuen izena plazak, Eta haren ondoan “Eroritakoen monumentua”. Aurten aldatu zaio izena, orain “Askatasunaren plaza” da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Donostiako danborradan lehen aldiz atera zarete gaur. Konstituzio plazan zaudete. Oraintxe hasi da San Sebastian martxa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kuadrillakoak edo lagun-talde berekoak zarete. Lehenengoz, lagun bat ezkontzera doa eta ezkontza handi bat antolatu du. Zu, Jone, desiratzen zaude eguna iristeko. Julio ez da ezkontzara joanen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Iratxe, madalena bat zara, eta zu Fredi galleta Maria. Denbora pasatu ahala, zergatik gogortzen da Iratxe madalena, eta Fredi galleta bigundu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok Asier Illarramendi zarete. Real Madridera joateko erabakia hartu orduko gauean, zu, Beñat, Asierren bihotza zara, eta zu, Jon, Asierren poltsikoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-22 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok Astilleroetako bi langile zarete. Azken epaia entzun eta gero, galdetu duzue: "Orain zer?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ezagutuko duzue noski Karabeleko arbola, panpano beltz hori; Goizueta eta Aranokoak han denbora luzea egindakoak zarete, auzokoa noiz pasatuko edo autoan zeinek eramango. Iker, gaur saio honetara etortzeko, trena hartu, Karabelen jaitsi eta arbola hartan zaude, zein pasatuko zain. Inor ez da pasatzen eta jada larritzen hasita zaude. Oraintxe, aurrean gelditu zaizu Joxe, bere Land Rover Santa Ana zaharrarekin, eta sartu zara barrura. Joxe lasai doa, bere bi ahari atzean hartuta eta konbertsazioa emanez. Ez dakit ordurako iritsiko zareten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Agin, hi ere atzo parrandan ibilita hago. Kostata baina esnatu haiz, begiak ireki dituk, eskua luzatu duk mesanotxera, eta hor papertxo bat, ohartxo bat, aurkitu duk. "Oso ondo pasatu dut zurekin. Behar banauzu, deitu". Azpian telefono zenbaki bat ageri zen. Hamar-hamabost minutuz zalantzan egon zara, deitu ez deitu. Azkenean, deitu duzu, eta Juliok hartu dizu telefonoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Aimar Karrika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Irakasle dabiltza egunean zehar Aimar eta Odei. Ikasleen aurrean beti itxurak mantentzen saiatzen dira. Berri on bat: hemen ez dago haurrik; hemen ez duzue itxura mantendu beharrik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-27 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok San Mames Barrian zaudete. Hasi berri da euskal selekzioak Peruko selekzioaren aurka jokatu behar duen partida. Ondoko aulkiak egokitu zaizkizue, baina helburu desberdinak dituzue: Ametsek futbola ikusi nahi du, Amorrorturen taktikak, elkarrekin jokatzen ez dutenak nola moldatzen diren... Silveira parrandara joan da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
