Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4021
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander Fuentes "Itturri", Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hor, gibelaldean “Carlos III. Etorbidea” dago. Haren bukaeran plaza bat. Aurten izena aldatu dioten arte “Rodeznoko kondea” izena zuena. Konde hau lurjabea, karlista eta politikari frankista bat zen eta haren omenez zuen izena plazak, Eta haren ondoan “Eroritakoen monumentua”. Aurten aldatu zaio izena, orain “Askatasunaren plaza” da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahizpak zarete. Zuen herriko autobus geltokian “Lan gutiago eta orgasmo gehiago!” idazkia egun guziz ikusten duzue eskolara joateko tenorean. Nehoiz ez diozue kasu gehiegirik eman mezuari, baina, Maialen, gaur Haira ahizpa ttipiak galdegin dizu orgasmo hitzak zer erran nahi duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Aitor hautua egin zenuen mugikorrean Whatsappik ez instalatzeko. Maider, gaur ere Aitorrentzat diren hamarren bat mezu jaso dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-25 Barañain Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken Hatortxu Rock-a da aurtengoa. Abenduko edizioa XXIX.a izanen da eta udako jaialdi berezia XXX.a. Milaka dira dispertsioaren kontra bertatik igaro diren artista, bolondres eta musikazaleak. Biak joango zarete abenduan Atarrabian eginen den jaialdira. Zu, Haira, pozik zaude; June, berriz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-30 Amendüze-Unaso Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Bittor Thikoipe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tinderren match egin duzuen bi bertsolari zarete. Match egin eta mintzatzen hasi zarete baina ez normalki mintzatzen den bezala, kopletan baizik, elkarri audioak igorriz. Nola doa elkar ezagutza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gerrak eta maitasunak badute zerbait komunean: biak deklaratu egiten dira; ez beti baina gaur bai. Zuek baduzue zerbait elkarri deklaratzeko. Ez dakigu maitasuna edo gerra den.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
