Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Artola, Imanol "Felix Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 30
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-10-20 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eñaut Martikorena Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jexux Mari aitona eta Eñaut biloba zarete. Jexux Mari, ez zenuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan duzu horren pena. Gaur ere Eñaut eskolara gogoz kontra doala ikusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ahizpak zarete. Gurasoen etxean bizi zarete oraindik. Gurasoek esan dizuete haien etxean bizitzen jarraitzekotan, janaria prestatzen hasi beharko duzuela. Hortaz, berandu baino lehen, Elikagunea-ko sukalde ikastaro batean eman duzue izena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Agin autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Sujet proposé: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
