Recherche general
Nouvelle recherche Année: 2000 Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 156
2000-10-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Asier Otamendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Lazkano, haurra zara eta zure amak lan egiten du; eta hemen duzu aita zu zaintzen, baina zuk ama nahi eta negarrez ari zara, eta aita lasaitzen saiatu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Mixel, pastorala biziki maite duzu eta urte guziz joaten zira, bederen behin, ikusterat, eta zurekin eramaiten duzu zure seme Amets, baina egun erran dizu ez dela gehiago joanen pastoralaren ikusterat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Jon, San Martin Txiki haiz, guretzako beharrezkoak ziren hainbat gauza Basajaunari-eta lapurtzen zizkiena. Orain, San Martin Txikik jakin du, Basajaunak-eta badutela edari gustagarri bat, sagardoa izenekoa, eta Mantxi basajaunarengana jo du edari horren berri jakitera, ona bada, ekartzeko, noski. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, agentzia bat jarri duzu bakarrik dagoen edo sentitzen den jendeari laguntza emateko. Sebastian duzu zure lehenengo bezeroa, aspaldi batean zure sikologoa izandakoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek atzo sexu gau ikaragarria jo zenuten. Gaurko gaua ere heldu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Xebastian, senarra jubilatu barrie dozu. Orain arte mantso-mantso izan dana oheratu orduko beti gogotsu eta beti eske jarri jatzu jubilatu denetik hona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-01 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek andra-gizon berriak dira, Xabier emaztea eta Aitor gizona. Ezkondu berriak dira, baina lehengo ohitura zaharrekoak, sekula ezer egin gabekoak ezkondu arte. Gaur gabea pasa dute elkarrekin, eta goizean gabeko gorabeherak elkarri kontatzen hasi dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek dira bi zestoar guraso, beren alabak futbolean oso onak direla eta orain Europara omen doazela, Belgikara, eta kezkatan daudenak, "zer kirol klase egingo ote dute gero gure alabek Europan?". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-07-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egun garai bateko errota zaharrak konpontzen edo zaharberritzen ari dira eta guk eguneroko ogia lasai jaten dugu, eguneroko ogia ziurtatuta daukagu; baina jakin nahi genuke zuen gazte garaian eguneroko ogia jateko nola konpontzen zineten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-16 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa