Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (20. 2011. Ordizia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Ordizia
Hasiera data
2011-05-02
Bukaera data
2011-09-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2011-07-01
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argi Berri Elkartea
Arduradunak
Calvillo, Aitor
Epai-mahaia
Olano, Manuel
Sarriegi, Izar
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Txapelduna
Elosegi, Miel Mari "Luze"

Deskribapena

Saritutako lana
Gaztetxoak:
1. Paul Iruretagoiena
2. Ander Gayar
3. Maider Madrazo
Gazteak:
1. Eman gabe
2. Maddi Ane Txoperena "Gorputz perfektu baten altzoan"
3. Maialen Akizu "Teknologia berria zugana"
Helduak:
1. Miel Mari Elosegi "Ongi etorri mundura, Oihana"
2. Jexux Mari Alberdi "Aitortza"
3. Aitor Albistur "Erlaitzetik"
Oinarriak
- Bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira.
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailu edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mailez bidaliz gero, berriz, alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

**Antolaketa**

Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:

- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2011n 14 betetzen ez dituztenentzat).

- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2011n gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).

- Helduen maila: 1992an edo aurretik jaiotakoentzat.

**Lanak:**

- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.

- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

**Gaia**

- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia “NIK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ” izango da.

- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

**Helbidea:**

Lanak helbide honetara bidaliko dira: ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 ORDIZIA.

Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@ahize.aek.org

**Epea**

Lanak 2011ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.

**Baldintzak**

- Bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira.

- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.

- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).

- Bertsoak ordenadore edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da.

- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.

- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.

- E-mailez bidaliz gero, berriz, alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

**Sariak**

Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)

Gaztetxoek: 1.ak 200 euro 1.ak 300 euro 1.ak 500 euro

Gazteek: 2.ak 100 euro 2.ak 200 euro 2.ak 400 euro

Helduek: 3.ak 50 euro 3.ak 100 euro 3.ak 300 euro

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

Sari banaketa 2011ko irailaren 11n egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin