Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lizardi Saria (37. 2013. Zarautz)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Zarautz
Hasiera data
2013-08-29
Bukaera data
2013-08-06
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Deskribapena

Oinarriak
Kanporaketetako afaritarako txartelak salgai daude Zarauzko Turismo Bulegoan eta Kultura Sailean (15 euro).

Kanporaketetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak, hauek izango dituzte:
-Hiruna bertso zortziko nagusian ofizioka.
-Hiruna bertso zortziko txikian ofizioka.
-Bina punturi erantzun.
-Hiruna bertso hamarreko txikian ofizioka.

Saio bakoitzean puntu gehien lortzen duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da finalerako, eta finalean kantatuko duen seikotea osatzeko gainerako lau bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Finala irailaren 6an, ostirala, izango da, gaueko 22:00etan, Zarauzko Modeo aretoan. Finalean egin beharreko lana hau izango da:
-Binaka, zortziko nagusian hiruna bertso.
-Binaka, zortziko txikian horina bertso.
-Bakarka, bina punturi erantzun.
-Binaka, sei puntuko motzean hiruna bertso.
-Kartzela: bakarka, gai bat emanda hiruna bertso, doinu eta neurri librean.

Inaxi Etxabek jarriko dio txapela irabazleari.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin