Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Udako Ikastaroak (3. 2020. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Donostia
Hasiera data
2020-07-09
Bukaera data
2020-07-10
Hedadura-mota
Nazioarte mailakoa
Webgunea
https://www.mintzola.eus/eu/egunean/albisteak/ahozkotasunaren-eta-hezkuntzaren-inguruko-ikastaroa-aurten-uiken
Ikusi 2866_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Mintzola Ahozko Lantegia
Arduradunak
Aizpurua, Karlos
Parte-hartzaileak
Artola, Mikel
Barandiaran, Gotzon
Bengoetxea, Olatz
Ezeiza, Ainhoa
Garzia, Joxerra
Hirigoien, Arantxa
Murciano, Aroa

Deskribapena

Oinarriak
"Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika" ikastaroa.

Euskara ikasgaian landu ohi da maiz ahozkotasuna, baina ahozko komunikazioa edonon eta edonoiz ageri zaigu: ikastetxetako gainerako ikasgaietan ez ezik, ikasgelako zein handik kanpoko giza harremanetan ere bai. Antzerkia, bertsolaritza, kantua... horien bidez ahozkotasuna modu gozagarrian landu daiteke, eta eragin ona izan dezake ikasgelatik kanpoko harreman ohituretan ere. Horren inguruan ariko gara uztailaren 9an eta 10ean UPV/EHUko Uda Ikastaroetan antolatu dugun eskolaren baitan: Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika.

Askotariko moduak daude ikasgelan ahozkotasuna lantzeko, eta ahozko kultur sorkuntza zenbaiten didaktika esperientziak ezagutuko ditugu lehen egunean: Arantxa Hirigoien, Gotzon Barandiaran eta Mikel Artola gonbidatu ditugu horretarako, antzerkiaren, kantuaren eta bertsolaritzaren ikasgela barruko esperientziak ezagutzeko. Hezkuntza arautuan ahozkotasunaren lanketari eta horrek gazteen hizkuntza eta harreman ohituretan izan dezakeen eraginari buruz ariko zaizkigu bigarren egunean Olatz Bengoetxea, Aroa Murciano, Ainhoa Ezeiza eta Joxerra Garzia.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin