Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arabako Bertsolari Txapelketa (15. 2022)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2022-04-01
Bukaera data
2022-06-11
Hedadura lekua
Araba
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa
Ikusi 3061_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Deskribapena

Oinarriak

Arabako bertsogintzak bertsolaritzan eta euskalgintzan egindako bidea nabarmendu nahi da 2022ko txapelketaren bitartez. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz.
1982an, Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini ziren Gasteiz eta Aiaraldean. 1984an, lehenengo Arabako Txapelketa izan zen. 1993an, Arabako Bertsozale Elkartea sortu zen. Ordutik hona hainbat sariketa, proiektu, egitasmo, hausnarketa... Ordutik hona Arabako bertsogintzak bere bidea egin du.


Hasi, erori, altxa, makurtu, abiadura bizitu, apurtu, segi, moteldu eta aurrera, etenaldiak etenaldi, aurrera bidean gauza berriak sortu, probatu eta gozatu ditugu. Norberarena non amaitzen den eta albokoarena non hasten den ezberdindu dugu, hari fin ikusezin batek nola lotu gaitzakeen ere jakin dugu.

Argi dugu bidean segi nahi dugula, ikasten, trebatzen, okerrak zuzentzen eta beste behin ere pausuak harro emanez, zapata zaharrak ahantzi gabe, zapata berriak oinetan jantziz. Baina bidea ez dugu bakarrik egin, ez dugu bakarrik egin nahi, bidelapurrengandik eta oztopoengandik urruti eta nortasuna duen
gizarte baten babesean egin nahi dugu.

Bidean jarraitzen dugu, norabide eta norantza berean. Banaka egin dezakegu, grinez eta mimoz, hurkoek bidea adierazi diguten harri-pilari segika, oreka mantenaraziz, bidean gurutzatzen garenok harri-pilari bakoitzak bere harri alea gehituz, pila haziz, handituz.

Gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, eskualde gehienetan daude bertso-eskolak eta gaztetxo zein helduentzat ematen dira bertsogintza tailerrak. Arabar geografia osoan zehar burutzen dira formatu ezberdinetako bertso saioak. Eskualde denetan lantzen da bertsogintzaren sustapena zein transmisioa eta gehienetan daude bertsolari, gai jartzaile edota epaile trebatuak. Pausuz pausu eraikitzen doan bidea.

Faseak

  • Arabako Bertsolari Txapelketa (15. 2022) Final zortzirenak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (15. 2022) Final laurdenak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (15. 2022) Finalerdiak
  • Arabako Bertsolari Txapelketa (15. 2022) Finala
Saioak
2022-03-19 Laudio Prentsaurrekoa
2022-04-01 Amurrio Txapelketa
2022-04-02 Guardia Txapelketa
2022-04-03 Trebiñu Txapelketa
2022-04-08 Legutio Txapelketa
2022-04-09 Langraiz-Oka Txapelketa
2022-05-07 Dulantzi Txapelketa
2022-05-08 Zigoitia Txapelketa
2022-05-14 Aramaio Txapelketa
2022-05-28 Araia Txapelketa
2022-05-29 Izarra Txapelketa
2022-06-07 Gasteiz Prentsaurrekoa
2022-06-11 Gasteiz Txapelketa
Sailkapena
1- Peru Abarrategi Sarrionandia (608 puntu)

2- Manex Agirre Arriolabengoa (602,5 puntu)

3- Oihane Perea Perez de Mendiola (413,5 puntu)

4- Iñaki Viñaspre Simon (410,5 puntu)

5- Xabi Igoa Eriz (402 puntu)

6- Paula Amilburu Izargarai (384 puntu)
Txapelduna
Abarrategi, Peru
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin