Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Taldekako Xilaba. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Taldekako Bertsulari Xapelketa (3. 2023)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Hasiera data
- 2023-09-05
- Bukaera data
- 2023-11-18
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bertsularien Lagunak - Parte-hartzaileak
Deskribapena
- Oinarriak
- TALDEKAKO XILABA 2023
Hemen da berriz ere TALDEKAKO XILABA. Usaiako eta ez hain usaiako bertsolariak elkartzen dituen jostetarako lehia da taldekakoa. Orotara 39 parte hartzaile izanen dira, 9 taldeetan banaturik. Ezin aipatu gabe utzi saioak gerta daitezen laguntzen gaituzten elkarte eta jende guziak, ez eta final erdi eta finalean izanen ditugun epaile eta gai emaile taldeetako kideak. Taldekakoa lehia parte hartzailea denez talde bakoitzak saio bat antolatzeko ardura izanen badu ere, beste multzoko saio baten gaiak eman eta epaile lanak egin beharko ditu. Aldi guziez 2 talde lehiatuko dira eta final erdietara arte publikoko bertsozale bat eta beste multzoetako taldeetako bi kide izanen dira epaile. Final erdietan eta finalean berriz Bertslarien Lagunak elkarteko gai emaile eta epaile taldeetako kideek beteko dituzte arau horiek. TALDEKAKO XILABA irailaren 22an baiatuko da Ozazen eta azaroaren 18an bururatuko Aiherran. Gu prest gira. Orain, bertsozale, zure presentzia baizik ez da falta!
Faseak
- Saioak
- Sailkapena
- Finala:
Hazparke eta Muttikoak
Txapeldunak:
Hazparke