Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertso Eguna (55. 2024. Gernika-Lumo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso ekitaldia
Lekua
Gernika-Lumo
Hasiera data
2024-01-27
Bukaera data
2024-01-27
Hedadura lekua
Euskal Herria
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/albisteak/salgai-jarri-dira-bertso-eguneko-sarrerak

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Talde antolatzailea
Gernikako Bertso-Eskola (Lilibertso)
Muxikako Bertso-Eskola (Garriko)
Parte-hartzaileak
Alkaiza, Saioa
Arzallus, Amets
Lekue, Etxahun
Lujanbio, Maialen

Deskribapena

Oinarriak
Urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango da Bertso Eguna. Bertsozale Elkartea eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua ari dira prestatzen elkarlanean.

10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz.

15:00etan bazkaria eskainiko da Astran eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia: Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan. 35 euroren truke lortu daitezke bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, eta egitaraua biribiltzeko lanetan ari gara.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin