Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-04-30 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-04-30 Mallabia Jaialdia
Gai-jartzailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Lujanbio, Maialen
Soto, Julio
Zelaieta, Julen
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jakingo duzuenez, bihar amaren eguna da. Zer izan da zuentzat zuen ama?

Deskribapena

Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-04-30 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Jaio nintzela ume txikitxo
orain naizela nerabe
ama izanda nere heziketa
eta bizitzaren jabe.
Hari eskerrak eman beharrean
egun asko faltan daude
ama neretzat dena izan da
baino aita ahaztu gabe.

J. Zelaieta:
Hogeita hamar urte nahiz eta
baden nahikoa edade
amak prestatzen dit bazkaria
ta egin arropen jabe
amak garbitu etxea eta
dut erreginaren pare.
Ez luke hola beharko baina
ez naiz ezer bera gabe.

I. Elortza:
"Zer izan da zuentzako ama?"
galdera entzun baino lehen
titi bat etorri jat burura
eta magal bat ondoren
bizi ikasgai, pertsona eredu
maitasun eta gozamen
eta oraindik ez dakit ondo
niretzako zer izan den.

M. Lujanbio:
Maitasunezko tirabirazko
danetako harremana
aldi berean irakasten du
zer den muga zer laztana.
Hain sinplea ta hain sakona da
neretzako zer den ama:
bizi ardatzak sendo jarrita
izaten utzi didana.

J. Soto:
"Alperra ez izan ikasi zazu"
ta sarri askotan paso
"Hau egin zazu hura ez egin"
azkeneko bronka atzo
juergatik bueltan beti nere zai
ni pasilloan mantso-mantso.
Pazientzi ederra izan duzu ta
muxu haundi bat amatxo.

J. Zelaieta:
Muxu batekin nola eskertu
ama baten maitasuna?
Nik kontzientzia ez daukat lasai
barruan estuasuna
madarikatu izan dut beti
nahiz sentitu hain urruna
behin txapelketan kartzelakoan
hil behar izan nun eguna.

I. Elortza:
Hark erakutsi eustan neuri be
pertsona ona izaten
aldi berean sarri ipini
ohi nau ni amorru baten.
Hagandik kanpo nago bai baina
barruan be bai hainbaten.
Inoz jakingo ahal dot berari
hori guztia esaten!

M. Lujanbio:
Bihar da justu maiatzaren bat
metaforaren ahantzian
langileetan ama langileen
isileko aritzian.
Pena litzake erregalo bat
urtean behin maiatzian
merezi ditu maitasunezko
keinuak urte guzian.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra