Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lau urteotan dena aldatu da
salbu Madril eta Paris.
Edinburgotik Bartzelonara
haize sorginduak dabiltz.
Bidegurutze batean gaude
ardura ta kezka handiz
piztu, poztu ta puztu nahian
niak guz eta guak niz.
Bidegurutze hortara heldu naiz
erortzean berriz jaikiz
bizarra egin berritan nola
josita nago ebakiz
baina aurrera egin nahi nuke
neure bidea eraikiz
erabakiak pauso bihurtuz
ta pausoak erabakiz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra