Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Autoak konpontzeko tailer bateko nagusia zara, Aitor, eta zure langilea da Sustrai. Aitor, gaur Sustrai ikusi duzu bere autoa beste tailer batera eramaten.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Beti ikusten zaitut
serio-serio
ni begira banago
ze erremedio!
Ta orain bestera zoaz
horrek argi dio
zeure buruarekin
ez zerala fio. (bis)

S. Colina:
Nik Passat haundi bat dut
ta ertzainek “Alto!”
ez didate esaten
ederra delako.
Gaurkoan prestatu dut
beste baterako
neure burua asko
maite dudalako. (bis)

A. Mendiluze:
Horrelakorik ez zait
sekula pasa-ta
pentsatzen aritu naiz
ni neure kasaka
zeure burua maite
ta eraman Passata
gehio maite al dezu ba
bestera pasata. (bis)

S. Colina:
Dena esan behar zaizu
ze erremedio!
Ez dira igual-igualak
Passat eta Clio
beste batera eraman
dut Aitor propio
hola faktura merke
ta lana gutxio. (bis)

A. Mendiluze:
Beraz bieri hartu
nahiean tamaina
faktura merkea nahi
dezu alajaina!
Lana ere gutxio
izango da baina
galdetu ia baduen
zeuretzako aina. (bis)

S. Colina:
Berriz atera zaizu
negoziante sena
bistan da agintari
haundi bat zarena.
Ba ez diot egingo
ez proposamena
neretzako zu zara
nagusi onena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra