Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi:
Lehen ere emanak zeuzkan
hiruzpalau kolpe
ta orain ez du izan
horrenbeste zorte
baina a ze txolloa
hau posible ote?
Kotxean ibiltzearren
ordaintzen diote. (bis)
B. Gaztelumendi:
Nere barruan badet
nahiko desengaino
alkoholimetroa heldu
ia zeruraino
paseoa zuretzat
hobea baita ño
sudokuak egiten
egotea baino. (bis)
A. Sarriegi:
Sudokua egiteak
txarrik zer ote du?
Nahiko paseatzen det
uda ala negu
txofer ta komertzial
ederki gaude gu
komisioaz gero
hitz egingo degu. (bis)
B. Gaztelumendi:
Lehen ni zure umea
ta zure ninia
kolpera zeinen borde
zeran ipinia!
Nik nahiko tratu ona
dizut eskeinia
nahiko komisio da
nere konpainia. (bis)
A. Sarriegi:
Hori ulertzen dezu
nahi dezun erara
bosgarren aldiz gatoz
tailer honetara
irten pixka batean
ta ez bada traba
ama eraman behar
det enkargutara. (bis)
B. Gaztelumendi:
Ama eraman zazu
ama ama dalako
baina gero tarte bat
hartu neretzako
hala izango dezu
anekdota franko
berriz soziedadera
zoazenerako. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra