Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gogoratuz garai baten
munduratu zen umean
ideia jakinak ziren
han gure ingurunean
Goierriko herri hartan
herri txiki ta xumean.
Ondorenean sasian
kanpoan ta urrunean.
Barrua ere probatu dut
nere txikitasunean
eta gaur egun jadanik
neure askatasunean
barruan zerbait lehertu zait
daukat hor gaur egunean
alargunari eskua
eman diodan unean. (bis)
Neuk tiroz hil nuenaren
alarguna zen jakina.
Egoera aldatu da
lan asko baita egina
baina gaur bizi izan det
nere ekintzaren gordina
gertuan ikusi arte
ezer ez baita berdina.
Ez da izan erosoa
ez da izan atsegina
nik ere badakit zer den
sufrimentu ta ezina
baina egin beharrean
besterik gabe muzina
orain nere sentitu det
eragin diodan mina. (bis)
Begietara begira
egon pare bat segundu
bi bizitza dira noski
bi bizitza ta bi mundu.
Biktimak gure ahotan
sarritan hartu ditugu
baina zer esaten dugun
ez nago oso seguru.
Onartu gabe egon naiz
hogei bat urte inguru
baina gaur aurpegiz aurpegi
gaude eta buruz buru
eta biharko herri bat
baldin badugu helburu
batak bestearen mina
onartu beharko dugu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra