Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Egoerak beste aldean jarri zaitu.

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Neurria:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denok daukagu gogoan beti
joandakoa, iragana
ze zoriontsu bizi izan ginen
hainbeste urtetan barna
argazki zaharrek bideo zaharrek
badaukate bere xarma
justu gaur egun bihurtu dira
hoiek nire aurkako arma
ta ez genuen guk alperrik jo
abokatu batzungana
erdigunea zegon tokian
orain dago erdi bana.
Beste aldean ikusten nauzu
barkatu seme laztana
alde hau edo bestea izan
nundik ikusi da dana.

Orain diote utzi nuela
ardura eta etxea
ez zan erreza lanetik bueltan
gurera ailegatzea.
Denean urak hasi badira
alper-alperrik partxea
eta amana ta nirea zen
gaitza lartxo luzatzea.
Ez nuen uste ta ez nuen gura
ez zu ez ama mintzea
ta ez zan noski nire asmoa
jolasean ibiltzea.
Nik ulertzen dut amak ni orain
deabru lez ipintzea
baina ez da inoiz delitu izan
berriro maitemintzea.

Uler dezaket ze amorruak
beti odola diraki
ta amorruak erresumina
izaten du bere jaki.
Amak horrela erabaki du
zer egiten dun badaki
baina zu erdian jarri izana
hori iruditzen zait gaizki.
Baina kontua luzeegi doa
ta ebatziko da aurki
epaile batek ai arrotz batek
beharko du erabaki.
Aldea non den hemen edo han
erdian marra ebaki
baina jakizu nire aldea
zure aldean dago beti.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra