Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio: Haizerik ere ez det
txistua jotzeko
A. Sarriegi: lotsa ere gutxi xamar
hola etortzeko.
M. Lujanbio: Lurreko baso kondar
eta gainontzeko
A. Sarriegi: gu ere ez al geunden
etxean hobeto?
A. Sarriegi: Igual kruzatuko naiz
kuadrilakoekin
M. Lujanbio: ta beraiekin igual
dantzatzeai ekin.
A. Sarriegi: Nola disimulatu
ia ezin jakin
M. Lujanbio: zu ere ibili zera
begi gorri hoiekin.
M. Lujanbio: Ttunttunakin ritmoa
ezin eramana
A. Sarriegi: hori da holakotan
gertatu ohi dana.
M. Lujanbio: Zenbat kuba-libre zuk
bart gauez edana?
A. Sarriegi: Hobe degu hartzea
salda bero bana.
A. Sarriegi: Buila ateratzerik
inork ez baitu nahi
M. Lujanbio: txistuak belarritan
neri’re mina ai!
A. Sarriegi: Bi hoiek ez al dira
Sustrai eta Unai?
M. Lujanbio: Oraindik argazkia
ateratzeko zai.
M. Lujanbio: Ta guk ateratzea
beraiei onena
A. Sarriegi: ondo ateratzeko
egin beharko dena!
M. Lujanbio: Bat rubia xamar dago
bestea morena
A. Sarriegi: ez dira geldi egoten
hori da problema.
A. Sarriegi: Mugituta irtengo
litzake seguru
M. Lujanbio: hala’re kalejira
gendun guk helburu
A. Sarriegi: gaur ez bada ba bihar
egin beharko dugu
M. Lujanbio: piezak noizbait ikasi
beharko ditugu.
M. Lujanbio: Beti ari baikera
gu desafinatzen
A. Sarriegi: ez da oso errexa
itxuran asmatzen
M. Lujanbio: amonek ere ez dute
hauxe aguantatzen
A. Sarriegi: beti ibiltzen gera
herria esnatzen.
A. Sarriegi: Festak datozenean
betiko antzera
M. Lujanbio: lehenbiziko txoznetan
ibili ohi gera
A. Sarriegi: gero kalera irten
buila egitera
M. Lujanbio: diana, gosaldu ta
lotara etxera.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra