Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sarritan egiten diezu errieta zure seme eta errainari elkarrekin erdaraz aritzen direlako. Gaur, euren haurrari Kamiltxo, hartz euskalduna, oparitu diotela ikusi duzu. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarritan diskursoetan
hartu ohi degu anparu
ta eguneroko martxa
ez degu ikusten klaru.
Gure etxian erderaz
hainbeste ume koitadu,
ta nere haserreak'e
hartu ditu nahiko gradu.
Denak erdera hutsean
dabiltza hemen ni salbu;
etorkizuna horrela
oso ustela daukagu.
Ez det juzgatzen dotore,
ez det juzgatzen ondradu,
hartz batek egiten duna
umeak egiten ez badu.

Hartz txikitxo bat da eta
Kamiltxo dauka izena,
Durangon ere izan zun
hain salmenta nabarmena.
Askoren ustez ote da
ekintzarikan gorena?
"Erosiozu haurrari"
etxe askotan ordena,
baina hor ikus liteke
barru-barruan garena;
zertan zabiltza erderaz
ai, hipokrita alena!
Nahiz hartza polita izan,
polita eta zuzena,
euskeraz egitea da
oparirik ederrena.

Hitzik ere ez dut jada
behin ipar hori galtzean;
orain bertan sentitzen naiz
atsekabetu antzean,
nere etxe bertan nago
amorruaren ertzean,
ezin besterik sentitu
horretaz konturatzean.
Zer izkutatzen dezute
opari horren atzean?
Euskara sartu behar degu
behin ta betiko trantzean.
Garbi geratu dadila,
gutxinez nere etxean:
euskara ez dago patrikan
baizik eta bihotzean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra